ASTEROKOA

LEHENENGO ASTEA (Urriak 12 / 16)


Lehenengo saioa:
Saio honetan ez naiz egon arazo bat izan dudalako eta ez nekielako klasea geneukala. Klaseko kideekin hitz egiterakoan, esan didate ikasle fitxa egin zutela (nik egin beharrekoa) eta soberan zeukaten denbora kurtsoa eta irakasgaia azaltzen eman zutela.


Bigarren saioa:
Saio honetan Gmail-arekin erlazionatutak dauden gauza ugari ikasi ditugu. Pertsonalki, ikasi dut nola bilatu bidalitako mesu konkretu bat, mesu zerrenda osoaren barruan eta mezuak sailkatzen izan da gehiago erabiliko dudan ideia edo kontzeptu nabarmenena. Beste aldetik, drive-ean ikasi egin dugu nola sortu ahal ditugun karpetak (lanak ordenatzeko).


BIGARREN ASTEA (Urriak 19 / 23)


Lehenengo saioa:
Saio honetan irakasleak azaldu digu nola sortu ahal dugun blog bat. Blog hau sortzeko pausu batzuk jarraitu behar izan ditugu:
1.-Gustoko ditugun gaiak zerrendatu: Kirola, eskulanak, argazkilaritza, teatroa, sukaldaritza…
2.-Blogaren gaia aukeratu: Kirola
3.-Beste blog batzuk begiratu hainbat gauza ikasteko.


Bigarren saioa:
Saio honek, nire ustez, erabilgarriena izan da. Gaur egin duguna bloga “elikatzea” izan da. Notizia berriak sartu ditugu gure bloga bisitatzen edo ikusten dutenentzako. Gainera, gure klase kideen blogen linkak sartu ditugu geurean.
Nire aburuz, blogei buruz  gehien ikasi dudanean gaur izan da.


HIRUGARREN ASTEA  (AZAROAK 1 / 6)


DAL astea izan da. Ez dugu klaserik izan.


LAUGARREN ASTEA  (AZAROAK  9 / 13)


Lehenengo saioa:
Aste honetan egin dugun lehenengo saioan, Word-a nola funtzionatzen duen ikasi egin dugu. Denok dakigu nola idatzi edo lan bat antolatu, baina truko edo aholku hauekin azkarrago egiteko aukera ikasi dugu. Aurkibide era zuzen batean nola egiten den, orri baten jauzia nola egiten den edo lana ordenatzeko erabiltzen diren teknikak adibidez ikasi egin ditugu gaur.  Oso tresna erabilgarriak dira hauek. Benetan lagungarriak.


Bigarren saioa:
Bigarren saio honetan, IKT-ko lana egiteko taldeak sortu ditugu. Taldeak sortuak, hainbat ariketa egin ditugu:
  • Esaldi batzuetaz gure emozioak eta esperientziak partekatu.
  • Testu bat irakurri eta gure iritzia partekatu ( Jetas y pasotas)
  • Taldearen araudia eta lehenengo akta egitea.


BOSGARREN ASTEA  (AZAROAK 16 / 20)


Lehenengo saioa:
Aste honetako lehenengo egunean, proiektuaren hirugarren atalean aritu gara. Hirugarren atal honen  barruan, buru mapa batzuk egin genituen egoeran parte hartzen duten elementuak aztertuz eta IKT-ak ikasgeletan txertatzeko zer egin ahal ditugun hipotesiak zerrendatuz.


Bigarren saioa:
Saio honetan, hainbat gauza ikasi ditugu. Hasteko, linkak gordetzeko eta antolatzeko aplikazioa ezagutu dugu (Delicious). Jarraitzeko, poriektuarekin jarraitu dugu eta laugarren eta bosgarren ataletan aritu gara. Laugarren puntuan testu bat irakurri dugu eta bosgarrenean informazioa bilatzen ikasi egin dugu.


SEIGARREN ASTEA ( AZAROAK 23 / 27)


Lehenengo saioa:
GREBA


Bigarren saioa:
Saio honetan gaitasun digitala landu egin dugu hainbat link deliciousen txertatuz. Honetas aparte, tzertatutako link hauetatik bat aukeratu egin dugu. Honen ondoren, link hau jorrtzen dituen edukiak landu ditugu aztertzeko fitxa batean.
Beste aldetik, 2.0 aplikazio bat aukeratu egin dugu beste fitxa bat betetzeko aplikazio honek dituen ezaugarriak partekatzen.


ZAZPIGARREN ASTEA ( AZAROAK 30 / ABENDUAK 4)


DAL astea izan da. Ez dugu klaserik izan.


ZORTZIGARREN ASTEA (ABENDUAK 7 / 11)


Lehenengo saioa:
Gaur, pasaden egunean hasi genuen fitxekin jarraitu dugu eta fitxa hauek amaitu ostean, egoera berdifinitu egin dugu (proiektuaren azken-aurreko atala). Amaitzen goaz. Gainera, klasea edo ordua bukatu baino lehen amaitu egin dugu eta unitate didaktikoa egiteko ideiak pentsatu egin ditugu.


Bigarren saioa: 
Unitate didaktikoarekin hasi gara, baina ez digu denbora eman amaitzeko. Piroketuaren atal honet oso azpi atal zailak edo korapilatsuak ditu eta etxean bukatuko dugula  esan dugu.


BEDERATZIGARREN ASTEA (ABENDUAK  14 / 18)


Lehenengo saioa: 
Proiektua aurkezteko erabiliko dugun slide share-arekin aritu gara.

Bigarren saioa:


PROIEKTUAREN AURKEZPENAK.

No hay comentarios:

Publicar un comentario