jueves, 29 de octubre de 2015

JOKO GARBIA

Eusko Jaurlaritza kultura Sailak, kiroleko indarkeriaren aurkako euskal batzordearen laguntzarekin, ikastetxeei zuzendutako kanpaina bat jarri du abian. Kirol jarduera gazteen prestakuntza integralaren parte izatea eta kirola balore positiboen oinarritzea bilatzen da, errespetua eta era onak nagusitu izanik.

Blanca Urgell kultura sailburuak adierazi duenez, "zoritzarrez, ditugun dateun arabera, ahaleginak egin behar ditugu kirol lehiaketetan, eskoletakoetanh barne, agertzen dirten indarkeriako ekintzekin amaitzeko".

Ekimen horren bidez, Kultura Sailakindarkeriaren aurkako batzordearekin egindako azken bileran gain hartutako kanpromisoa betetzen du eta "Kirola egitera eta kirol lehiaketetako joera bortitzak" gaiari buruzko txostenari erantzungo dio.

Eusko jaurlaritzako prospekzio Soziologikoen kabineteak egin du orain dela gutxi txosten hori. Azterketa horretan, inkestatuek eskola-kirolarten indarkeriarekin amaitzeko egon daitezkeen zenbait konponbide proposatu dituzte:
  1. Balioetan hezitzea (%30)
  2. Gurasoak kontzientziatzeko programak (%30)
  3. Kirolarientzako berezko programak (%13)
  4. Jokaera mota horien aurrean zigorrak areagotzea (%11)
Proiektua batez ere 6 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta zenbait ikus-entzunezko material eta liburuxka jarriko ditu irakasleen esku, lehen eta Bigarren hezkuntzako ikasleekin helburu pedagogikoekin lantzeko.
Txikitatik erakutsi behar zaie joko garbian aritzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario