jueves, 19 de noviembre de 2015

Zein adinean praktikatu kirola?

Kirol praktika goiztiarrari buruz, haur guztiek ikasten dute oinez ibiltzen, korrika egiten eta saltatzen, baina ume-umetatik kirol praktika fisikoa bultzatzen bada, arintasun handiagoz ibiliko dira, azkarrago egingo dute korrika eta garaiago jauzi egingo dute. Eta laguntza pixkatxo bat gehiagorekin, material egokiekin eta entrenamendu apur batekin, jolasteko, ariketa fisikoak egiteko eta ondo pasatzeko daukaten aukera askoz gehiago dira, eta osasunarentzat oso mesedegarriak gainera.
Kirola egitea ariketa fisikoa egitea baino askoz gehiago da eta, egoki irakasten bada, eta haurraren interesen begirunez ohitura oso mesedegarria izan daiteke. Gurasoek jakin behar dute haurtzaroan kirola egiten ez duten umeek nekez egingo dutela gainerako aroetan.
Haurren ariketa fisikoak psikomotrizitatea lantzeari begira, koordinazioari eta bizikidetasuna bultzatzeari begira egiten da. Hiru eta bost urte bitartean haurrak jolas eta imitazio gimnasiaren garaian daude, baina beren gorputzak ez daude prestatuak indartze muskularrak jasateko. Aro honetako ariketa fisikoa nagusiki jolasa izango da eta behar du:
  • Ahalegindu hartzen askatasuna, arintasuna, oreka, indarra...
  • Lehiakortasuna ekidin eta bultzatu taldeko kide guztiekiko lankidetasuna eta leialtasuna.
  • Irakatsi hasieratik kirola egitea dela garrantzitsuena eta ez txapelduna izatea.
  • Ongi pasa

No hay comentarios:

Publicar un comentario