miércoles, 9 de diciembre de 2015

ETEKIN FISIKO ONA ERDIESTEKO, DIETA OSASUNGARRIA FUNTSEZKOA DA.

Osasunaren adinduetara dago bizi kalitatea hobetzea. Hori lortzeko moduetako bat kirola praktikatzea da. Geure burua forma onean mantendu, muskulu-tonu ona eta hezurren osasuna garantizatzeaz gainera, gaixotasunei aurre egiteko erarik onenetako bat dugu bera. Kirolean aritzeko ohiturari elikadura osasuntsu eta orekatua erantsiz gero, are eta etekin mesedegarriagoak izango ditugu: pisuan, arteria-tentsio eta zirkulazioan, odoleko kolesterol, gantz eta azukreetan, "zibilizazioko" gaixotasunak (obesitatea, gaitz kardio-baskularrak, diabetea, etab.) nozitzeko arriskuan nabarmentzen dira ederki.

Kirola egin eta elikadura osasuntsua hartzeak, era berean, ongizate-sentsazioa gozatu eta tentsioa eta estresa deusezteko lagungarri izango dira, gainera. Helburu hori lortzeko, gutxienez ordubetez muskulu-multzo handiak ariketan jarri eta intentsitatea progresiboki areagotzea ahalbideratzen duten kirolak ditugu onuragarriak: oinez ibili, korrika egin, eskian (iraupenekoa) aritu, mantenimendu-gimnasia edo aerobic, bizikletan ibili eta antzekoak. Honelako kiroletan aritzean, energia-erregai bezala gantz-erreserbak erretzeak argi eta garbi uzten du kirola ohiz praktikatzea onuragarria dela osasunarentzat.




No hay comentarios:

Publicar un comentario