e
Kirola praktikatzearen gauzarik politena nola zaren garrantziaren eza da. Neska, mutila, beltzarana, gaztea, zaharra, homosexuala, heterosexuala zaren ez dauka garrantzirik.
Kirola Hezkuntza Arloan (KHA)
viernes, 25 de diciembre de 2015
miércoles, 9 de diciembre de 2015
ETEKIN FISIKO ONA ERDIESTEKO, DIETA OSASUNGARRIA FUNTSEZKOA DA.
Osasunaren adinduetara dago bizi kalitatea hobetzea. Hori lortzeko moduetako bat kirola praktikatzea da. Geure burua forma onean mantendu, muskulu-tonu ona eta hezurren osasuna garantizatzeaz gainera, gaixotasunei aurre egiteko erarik onenetako bat dugu bera. Kirolean aritzeko ohiturari elikadura osasuntsu eta orekatua erantsiz gero, are eta etekin mesedegarriagoak izango ditugu: pisuan, arteria-tentsio eta zirkulazioan, odoleko kolesterol, gantz eta azukreetan, "zibilizazioko" gaixotasunak (obesitatea, gaitz kardio-baskularrak, diabetea, etab.) nozitzeko arriskuan nabarmentzen dira ederki.
Kirola egin eta elikadura osasuntsua hartzeak, era berean, ongizate-sentsazioa gozatu eta tentsioa eta estresa deusezteko lagungarri izango dira, gainera. Helburu hori lortzeko, gutxienez ordubetez muskulu-multzo handiak ariketan jarri eta intentsitatea progresiboki areagotzea ahalbideratzen duten kirolak ditugu onuragarriak: oinez ibili, korrika egin, eskian (iraupenekoa) aritu, mantenimendu-gimnasia edo aerobic, bizikletan ibili eta antzekoak. Honelako kiroletan aritzean, energia-erregai bezala gantz-erreserbak erretzeak argi eta garbi uzten du kirola ohiz praktikatzea onuragarria dela osasunarentzat.

viernes, 27 de noviembre de 2015
KIROLA PRAKTIKATZEAREN ONURAK
jueves, 19 de noviembre de 2015
Zein adinean praktikatu kirola?
Kirol praktika goiztiarrari buruz, haur guztiek ikasten dute oinez
ibiltzen, korrika egiten eta saltatzen, baina ume-umetatik kirol
praktika fisikoa bultzatzen bada, arintasun handiagoz ibiliko dira,
azkarrago egingo dute korrika eta garaiago jauzi egingo dute. Eta
laguntza pixkatxo bat gehiagorekin, material egokiekin eta entrenamendu
apur batekin, jolasteko, ariketa fisikoak egiteko eta ondo pasatzeko
daukaten aukera askoz gehiago dira, eta osasunarentzat oso mesedegarriak
gainera.
Kirola egitea ariketa fisikoa egitea baino askoz gehiago da eta,
egoki irakasten bada, eta haurraren interesen begirunez ohitura oso
mesedegarria izan daiteke. Gurasoek jakin behar dute haurtzaroan kirola
egiten ez duten umeek nekez egingo dutela gainerako aroetan.
Haurren ariketa fisikoak psikomotrizitatea lantzeari begira,
koordinazioari eta bizikidetasuna bultzatzeari begira egiten da. Hiru
eta bost urte bitartean haurrak jolas eta imitazio gimnasiaren garaian
daude, baina beren gorputzak ez daude prestatuak indartze muskularrak
jasateko. Aro honetako ariketa fisikoa nagusiki jolasa izango da eta
behar du:
- Ahalegindu hartzen askatasuna, arintasuna, oreka, indarra...
- Lehiakortasuna ekidin eta bultzatu taldeko kide guztiekiko lankidetasuna eta leialtasuna.
- Irakatsi hasieratik kirola egitea dela garrantzitsuena eta ez txapelduna izatea.
- Ongi pasa
miércoles, 4 de noviembre de 2015
"HEZKUNTZAN INBERTITZEA ETORKIZUNEAN INBERTITZEA DA".
Askotan entzuten da hezkuntza garrantzitsua dela herri baten etorkizunerako, baina zenbaitetan esaten du ideia hau Euskal Herriko Lehendakariak?
sábado, 31 de octubre de 2015
jueves, 29 de octubre de 2015
JOKO GARBIA
Eusko Jaurlaritza kultura Sailak, kiroleko indarkeriaren aurkako euskal batzordearen laguntzarekin, ikastetxeei zuzendutako kanpaina bat jarri du abian. Kirol jarduera gazteen prestakuntza integralaren parte izatea eta kirola balore positiboen oinarritzea bilatzen da, errespetua eta era onak nagusitu izanik.
Blanca Urgell kultura sailburuak adierazi duenez, "zoritzarrez, ditugun dateun arabera, ahaleginak egin behar ditugu kirol lehiaketetan, eskoletakoetanh barne, agertzen dirten indarkeriako ekintzekin amaitzeko".
Ekimen horren bidez, Kultura Sailakindarkeriaren aurkako batzordearekin egindako azken bileran gain hartutako kanpromisoa betetzen du eta "Kirola egitera eta kirol lehiaketetako joera bortitzak" gaiari buruzko txostenari erantzungo dio.
Eusko jaurlaritzako prospekzio Soziologikoen kabineteak egin du orain dela gutxi txosten hori. Azterketa horretan, inkestatuek eskola-kirolarten indarkeriarekin amaitzeko egon daitezkeen zenbait konponbide proposatu dituzte:

- Balioetan hezitzea (%30)
- Gurasoak kontzientziatzeko programak (%30)
- Kirolarientzako berezko programak (%13)
- Jokaera mota horien aurrean zigorrak areagotzea (%11)
Txikitatik erakutsi behar zaie joko garbian aritzea. |
Suscribirse a:
Entradas (Atom)